Chiapas erdigunean, astearteko hitzaldian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 12a, 00:00

Elektrizitate enpresek emakumeengan duten eragina aztertuko dute. 18:00etan izango da, Kulturarteko Plaza Feministan. 

Mugen Gainetik Elkarteak antolatuta, hitzaldia izango da datorren asteartean, hilaren 16an,  Kulturarteko Plaza Feministan. 
Espainiako elektrizitate enpresek Chiapasko emakumeengan duten eraginaren gainean hausnartuko dute. Horretarako,  hizlari lanetan arituko da Chiapasko Lilia Elena Iñiguez abokatu feminista eta defentsa juridikoan aditua. Iñiguezek auzi estrategikoak lantzen ditu generoaren, giza eskubidearen eta kulturartekotasun ikuspegitik.

Bestalde, egungo eredu energetikoa birmoldatzea proposatzen duen Goiener Elkarteko ordezkariak ere bertaratuko dira hitzaldira, «guztien artean egoera ezagutzeko eta aldaketarako pausoak ematen hasteko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!