Zinea Biterin, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 12a, 00:00

Asteburu honetan ere zinea izango da Biterin. Oraingo honetan, Sevillanas en Brooklyn eta Cascarrabias pelikulak proiektatuko dituzte helduentzat eta haurrentzat, hurrenez hurren. Helduentzat: gaur, 22:30etan; bihar eta etzi, 19:30etan; astelehenean, 16:30. Etxeko txikientzat: bihar eta etzi, 16:30etan. Sarrerak salgai daude kultura.hernani.eus webgunean edo saioa baino ordu erdi lehenago, Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!