Gaur emango diote hasiera XVIIgarren Garagardo Azokari, eta igandera arte luzatuko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 11a, 00:00

Urte eta erdi ondoren, hemen da XVIIgarren Garagardo Azoka.

Igandean, Palentzia eta Hernaniren partidua proiektatuko dute azokan, eguerdiko 12:30etan. Planaz gozatzeko, txorixo pintxoak eta kroketak egongo dira. Antolatzaileek jakinarazi dute azoka guztian zehar berogailuak egongo direla. 

Urte eta erdiren ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak XVIIgarren Garagardo Azoka antolatu du aurtengoan. Gaurtik hasita igandera arte luzatu dute egitaraua, eta, urtero moduan, Atsegindegin izango da

Denera, 16 garagardo mota izango dira aukeran, herritarrek nahi dituztenak dastatzeko. Horien artean daude, esaterako, Paulaner (%4,2), Guinnes (%4,2), Basquelandeko beste lau garagardo, eta klubak egindakoa (%6,9).

 

Elektrotxaranga eta beste hainbat ekitaldi

Giro aparta izango dela ziurtatu dute antolatzaileek. Izan ere, garagardoa edateko aukeraz gain, elektrotxaranga, DJa, karaokea eta beste hainbat egiteko izango dituzte bertaratzen direnek.

Gainera, goxo-goxo egoteko, berogailuak jarriko dituzte Atsegindegin.    

EGITARAUA

GAUR
18:00 Barra
19:30 Sukaldea
22:00 DJa

BIHAR
18:00 Barra
19:30 Sukaldea
22:00 Elektrotxaranga

ETZI
12:00 Barra
14:00 eta 19:30 Sukaldea
22:00 DJa

IGANDEA
12:00 Barra
14:00 eta 19:30 Sukaldea
12:30etan Plentzia- Hernani partiduaren emanaldia proiektatuko da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!