Landareko ibaiaren ertzeko eremua birnaturalizatuko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 10a, 00:00

Landareko poligono inguruko lurra mugitzeko lanak hasi ditu Hernaniko Udalak dagoeneko. 

Hernaniko Udalak, udan aditzera eman zuen, Landareko poligonoan berritze lanak egingo zirela. Errepidea konpontzeaz gain, eremu horretako berdegunea eta ibai ingurua ere txukunduko dela adieraziz: «bertako zuhaitzak eta zuhaixkak landatuko dira». Ibaiaren ertzeko eremua birnaturalizatzea da azken finean, Hernaniko Udalaren helburua. 

Lurra mugitzeko lanak hasi dira dagoeneako eta zuhaitzen landaketak berriz hilaren erdialdean egitekoak dira. Udalak azaldu du eskuhartze hori Foru Aldundiak finantzatuko duela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!