'Azúcar quemado' liburuari buruz, solasaldia etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 8a, 00:00

Asteazken honetan egingo dute azaroko literatur solasaldia, gaztelaniaz, Hernaniko Udal Liburutegian. 19:00etan izango da, eta Avni Doshi idazlearen Azúcar quemado liburuaz ariko dira, Amaia Garciak gidatuta. Euskerazko literatur solasaldia, berriz, azaroaren 16an egingo dute, 19:00etan, Iñigo Aranbarriren Munduko tokirik ederrena liburuari buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!