Landaren hitzordua gaur trikoloreek, Getxoko kolpea erabat ahazteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 7a, 00:00

Pello Perez, Bera Beraren kontra.

Ourenseren kontra jokatuko du Hernanik Ohorezko B Mailako hirugarren partidua, goizeko 11:30etan hasita.

Denboraldiko hirugarren partidua jokatuko du Hernanik gaur, Ohorezko B Mailan; eta bigarrena izango da etxean: Ourense hartuko dute trikoloreek Landaren, goizeko 11:30etan hasita.

Galiziarrek ondo ekin diote denboraldiari, aurreneko bi partiduak irabazita; baina garaipena lortu beharra dauka Hernanik, aurreneko postuetara bueltatu eta Getxon jasotako kolpea atzean uzteko. Kontrario zuzena dira bizkaitarrak, eta galdu egin zuen Hernanik han, bigarren jardunaldian.

Ordutik, baina, asteburu ba­tez atseden hartu dute trikoloreek, eta porrota ahazteko ez ezik, zuzendu beharrekoak zuzentzeko ere izan dute aukera. Gaurkoan ez dute hutsik egin nahi, Landarera hurbilduko diren zaleen aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!