Doberaren loteria, salgai: 20.971

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 7a, 00:00

Aurten ere jarri du salgai Gabonetako loteria, Dobera Euskara Elkarteak: 20.971 zenbakiarekin jokatuko du. Dagoeneko eskuragarri dago, 5 euroko partizipazioetan: 4 euro jokatuko dira, eta elkarteari laguntzeko da beste euroa. Ohiko tokietan erosi daitezke partizipazioak: Doberaren bulegoan (Larramendi kalea 11, behea), Aitan Etxe tabernan, Arriatzu barazki dendan, Dorronsoro okindegietan eta Kide kafetegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!