Egun osoko jaialdia gaur, Kontrakantxan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Hausnarketa saioarekin ekingo diote jaialdiari, 11:00etan. Ondoren, bazkaria izango da eta, amaitzeko, kontzertuak

Egun osorako egitaraua antolatu dute gaurko, Buruntzaldeako Itaiako kideek. Emakumeen Antolakunde Sozialistak goizetik hasita gauera arteko plangintza prestatu du, eta gaztetxean jarri dute horretarako hitzordua.

11:00etan emango diote hasiera egunari. Emakumeen sexualizazioa jarriko dute mahai gainean, horretarako antolatutako hausnarketa saioan.

Ondoren, bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin, 14:30etan. Bazkariaz gozatu nahi dutenek, atzo zuten izena emateko azken eguna, Goiz Argin, eta 8 euro ordaindu behar ziren horretarako.

Eguna ezin hobe amaitzeko, kontzertuak izango dira gaztetxean, baita ere. Aitza taldea igoko da oholtza gainera arratsaldeko 19:00etan eta, amaitzean, BassAgainen txanda izango da, 22:00ak aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!