Langileko ikasleak, Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Langile Ikastolako 6A mailako ikasleak, Kronikara bisitan.

Langile Ikastolako 6B mailako ikasleak.

Joan den hilabetean, Langile Ikastolako bosgarren mailako ikasleek egin zuten Kronikara bisita. Aste honetan, ordea, seigarren mailakoen txanda izan da. Kazetaritza eta testu-generoak ari dira lantzen euskera ikasgaian, eta toki-komunikabideak ezagutzeko asmotan, Urumea bailarako egunkaria bisitatzeko irteera egin zuten Langilekoek.

Langile Ikastolako 6C mailako ikasleak.

Ilusioz hartu genituen talde guztiak, eta lau txandatan banatuta, adi-adi entzun zituzten azalpenak. Pozgarria da ikustea, agian, etorkizuneko kronikalariak, kazetariak edota langileak talde horietan egon daitezkeela. Segi horren fin, Langile!

Langile Ikastolako 6D mailako ikasleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!