Rap tailerra, bi egunez

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Azaroaren 13an eta 14an izango da, Kulturarteko Plaza Feministan.

Gazteei zuzendutako rap tailerra antolatu dute datorren asterako, Finantzaz Haratago sareak eta Basque Reggae Kultur Elkarteak, elkarlanean. «Kapitalismoaren aurrean, Ekonomia Sozial eta Solidarioa lantzeko» abestiak landuko dituzte bi egunez: azaroaren 12an eta 13an.

Parte hartzeko baldintza bakarra da 30 urtez azpikoa izatea eta, interesa dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Horretarako,  hauxe da bidea:
finantzazharatago.org webguneko formularioa betez, edo, bestela, aurkezpen karteleko QR kodea eskaneatu eta datuak betez.

 

Hitzordurako elkargunea: Kulturarteko Plaza Feminista

Saioak bi egunetan izango dira, eta  Kulturarteko Plaza Feministan (Florida 28) jarri dute horretarako topagunea. Ostiralean, hilaren 12an, arratsaldean ekingo diote egitarauari. Rap tailerraren aurkezpena eta sarrera egingo dute, eta hiru orduz luzatuko dute  hasiera-ekitaldia, 17:30etatik 20:30etara bitartean.­ Larunbatean, berriz, formakuntza eta grabaketa saioak egingo dituzte goizean zein arratsaldean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!