Hernani Portugaleteren aurka, Yoldin

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Hernaniko waterpolo taldea aurten Donostia B-rekin batera ari da jokatzen Euskal Ligako bigarren mailan eta, gaur, denboraldiko bigarren partidua jokatuko du. Lehenengoa izango da etxean. Hori bai, etxea ez da Hernaniko igerilekua izango, izan ere, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan jokatuko da Donostia B-Hernani eta Portugalete B-ren arteko partidua gaur, 20:15etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!