Navarvolei-Hernani bihar, Berriozarren

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Nesken boleibol talde nagusiak ez du asteburu honetan jardunaldirik, atsedena izango du. Mutilek, berriz, Berriozarren jokatuko dute bihar, 11:30etan, Navarvolei taldearen aurka. Nafarrek urtero lehenengo edo bigarren postuan amaitzen dute denboraldia eta irteera, beraz, zaila dute hernaniarrek. Hala ere, maila partidu erakargarria da. Hernaniko kiroldegian, gaur eguerdian, kadete nesken hiru partidu daude iragarrita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!