Mailaz ez jaisteko, 3 bikote seniorrek partiduak

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Guztira 23 esku pelota partidu jokatuko dira asteburuan. Ohorezko mailan, Exposito eta Lizeagak Azpeitiko Ilunbe klubaren aurka jokatuko dute gaur, Hernanin, arratsaldeko 17:30etan. Urkizu eta Labakak, berriz, indarrak neurtuko dituzteTolosa klubaren aurka bihar, goizeko 11:00etan, Tolosan. Eta bigarren mailan, Salaberria eta Ortiz de Urbinak gaur jokatuko dute Hernanin, arratsaldeko 18:00etan, Amezketako Zazpi Iturri klubaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!