Hernanik Ourense talde galiziarra izango du aurkari bihar, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 6a, 00:00

Bihar Landare lokaztuagoa aurkituko dute taldeek.

11:30etan hasiko da hirugarren jardunaldiko partidua; eta, gaur, 23 urtez azpikoak egingo du debuta Ordizian.

Hernani Errugbi Elkarteak asteburu garrantzitsua du aurretik. Ohorezko B Mailako taldeak Landaren jokatzen duen bigarren partidua izango du aurretik bihar. 11:30etan hasiko da hirugarren jardunaldiko partidua,  eta aurkaria Ourense izango da. Galiziarrak ezin hobeto hasi dute denboraldia bi garaipenekin Uribealdearen eta Eibarren kontra. Hernanik, aldiz, bigarren partidua galdu egin zuen Getxon.

Bestetik, 23 urtez azpikoek gaur, 16:00etan, hasiko dute denboraldia Altamiran Ordiziaren kontra. 23 urtez azpikoen txapelketa Espainia mailakoa da eta klub indartsuenen bigarren taldeak lehiatzen dira bertan.

Azkenik, neskek ere jardunaldi garrantzitsua dute aurretik. Landaren gaur, 16:30etan, Universitario Bilbaoren aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!