Partiduz josita dator asteburu hau ere bailarako futbolarientzat. Jardunaldi hau, gainera, berezia izango da Mundarroko zein Hernaniko kirolarientzat. Izan ere, denera, hiru derbi jokatuko dira gaur eta bihar. Gorengoen mailan, gizonezkoek Zarkumendegin dute hitzordua, gaur, 16:00etan; emakumezkoen taldeek, berriz, Zubipen dute norgehiagoka, bihar, 16:30etan.
Hirugarren derbia Ohorezko jubenilen mailan izango da. Mundarroko eta Hernaniko taldeek indarrak neurtuko dituzte gaur, 18:00etan, Zubipen.
Bestalde, Hernaniko Ohorezko erregional mailako taldeek ere izango dituzte norgehiagokak asteburuan. Gaur, gizonezkoen taldeak Aretxabaleta jasoko du etxean, 16:00etan. Emakumezkoek, aldiz, bihar dute jardunaldiko zita. Oiartzun izango dute aurkari, 12:00etan, Karla Lekuona zelaian. Beti Gazterekin batera, 16 puntu dituzte bi taldeek sailkapenean, eta taulako lehenengo hiru postuak betetzen dituzte.
Bilbora, Jubenilen Liga Nazionaleko taldea
Mailari eusteko aurkari zuzena izango du gaurkoan, Jubenilen Liga Nazionaleko taldeak. Danok Baten aurka jokatuko du, Mallona zelaian. Hernaniarrek lau puntu dituzte sailkapen orokorrean eta bizkaitarrek, berriz, zazpi. Beraz, garaipena lortuz gero, haiekin puntuak berdintzea lortuko luke