Kolonbia, Venezuela eta Hernaniren artean esperientziak partekatuz

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 5a, 00:00

Munduberriak elkarteak, Hernaniko Udalarekin eta 'Universidad Antonio Mariño'-rekin bihar egun osoko jardunaldia antolatu du Plaza Feministan.

Berdintasuna, sexu-aniztasuna eta migrazioak gaia hartuta bihar egun osoko jardunaldia, bazkaria barne, antolatu du Hernanin Munduberriak elkarteak, Hernaniko Udalaren eta Universidad Antonio Mariñoren kolaborazioarekin. 


Nazioarteko gonbidatuekin ongietorria egingo zaie Kulrurarteko Plaza Feministan 09:30etan eta amaiera arratsaldeko 19:30etan izango da. Tartean hainbat eta hainbat hitzaldi eta mahai inguru antolatu dira. 


Goizean bost hitzaldi eskainiko dituzte 10:15etan hasita Gabriel Andrés Arevalo soziologoa, abokatua eta aktibistarekin, Omaira Castellanos Cortés abokatua eta aktibistarekin, Andra Neferet Hernández Martínez aktibistarekin, Astrid Castellanos Corbrecha medikuarekin eta Mundu Berriak elkartearen eskutik. Kolonbiarrak dira ia denak. 


Bazkarirako etenaldia egin eta gero arratsaldean ordubeteko hiru mahai-inguru antolatu dira Kolonbia, Venezuela eta Euskal Herriko elkarte ezberdinen artean.

 

EGITARAUA


HERNANI


BIHAR
10:15 Migrazioa-testuingurua Kolonbian: Botere-erresistentzia harremanak. Gabriel Andrés Arévalo Robles.
11:00-11:45 Emakumeak Kolonbian: ezarritako botereen aurkako matxinada txirikordatzen. Omaira Castellanos Cortés.
12:00-12:45 Sexu eta genero disidentziak mugetan ibiltzen. Andra Neferet Hernández Martínez.
12:45-13:30 UPTCko Emakumearen Etxea: estereotipoak apurtuz akademiatik. Astrid Castellanos Corbrecha.
13:30-14:00 Sexu eta Genero Eskubideen ikuspegia barneratzeko eta maneiatzeko Kolonbia eta Hernaniren arteko Sare eta Aliantza Estrategikoen Proiektuaren enkoadraketa, laburpen deskriptiboa eta inpaktua. Mundu Berriak elkartea.
14:00 Bazkaria eta bi orduko etenaldia.
16:00-19:00 Mahai-ingurua: Kolonbia, Venezuela eta Hernaniren artean berdintasunaren arloko esperientziak eta borrokak elkarbanatuz. Hiru mahai-inguru antolatuko dira elkarte ezberdinekin. Taller de Eva, Casa de la Mujer UPTC, Tinta Vilotea, Harrotzen, Red LGTBI Bocayá, Cedesex, Errefuxiatu eta Migratzaileentzako Legezko Taldea Duitaman, Venezuela-Kolonbia-Euskal Herria arteko migrazio esperientzia, Amher.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!