'Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna' erdigunean, Gaztelekuko azaroko agendan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 5a, 00:00

Bihar Pio Barojara eskalatzera irtengo dira gazteak. Indarkeriari aurre egiteko edota jarrera sexistak musikan tailerrak izango dira azaroan.

Azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da eta Hernaniko Gaztelekuak egun hori erdigunean jarri du azaroko agendan. Hilabete honetan ekintza ugari egiteko aukera izango da eta egitarau zabala antolatu arren gazteen eskubidean, jarrera sexistak musikan edota indarkeriari aurre nola egin gaiak aztertuko dira.

Hala ere, dena ez da hori izango. Hasteko bihar Pio Barojara irteera antolatu da eskalatzera. Datorren ostegunean eta ostiralean papiroflexia egongo da, ping pong txapelketa, eskulanak, sukaldaritza taloak, Akelarre filma, Beldur Barik laburmetraiak... eskainiko dira besteak beste.

EGITARAUA

GAZTELEKUA

Azaroak 6 Pio Barojara eskalatzera irteera.

Azaroak 11-12 Papiroflexia.

Azaroak 13 Kartoizko hizkiak eskulana.

Azaroak 14 Ping pong txapelketa.

Azaroak 16-17-18 #hgazteeneskubideak.

Azaroak 19 A25: indarkeriei aurre egiten.

Azaroak 20 Gaztelekuko eskubide eta betebeharrak.

Azaroak 21 Tote bag eskulana.

Azaroak 23 Jarrera sexistak musikan.

Azaroak 25 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

Azaroak 26 Beldur barik.

Azaroak 27 Sukaldaritza taloak.

Azaroak 28 'Akelarre' filma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!