Ibai Alba izan zen azkarrena, Iruñeako harresien artean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 4a, 00:00

Ibai Alba Vilchez, podiumeko koxka altuenean. Argazkia: Las Murallas

Aurreko larunbatean jokatu zen, Iruñean, Las Murallas izeneko lasterketa. Hiriko harresietatik eta zitadelatik barrena osatu zuten proba, lau distantzia ezberdinetan: 5, 10, 16 eta 21 kilometro ingurukoak. Eta bigarren proba luzeenean, Ibai Alba Vilchez hernaniarrak lortu zuen garaipena. 53:04 denboran osatu zuen 15,9 kilometroko ibilbidea Albak, eta alde nabarmenarekin nagusitu zitzaien Juan Calvo bigarren sailkatuari (55:39) eta Hector Iturria hirugarrenari (56:56).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!