Mutiloako bide berdean ibilaldia, Mendizale Astearen atarian

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 4a, 00:00

Meatzeetarako trenbidearen ibilbide zaharretik egingo dute irteera.

Gaztetxoen irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak iganderako, Mutiloatik Ormaiztegira.

Oso berezia izango da datorren astean, Mendiriz Mendi elkartearentzat: azaroaren 8tik 12ra egingo dute Mendizale Astea, Bi­terin. Baina horren aurretik, bes­te hitzordu bate ere jarri du­te, igande honetarako: gaztetxoentzako irteera antolatu dute.


Biterin elkartuko dira, goizeko 09:00etan; eta Mutiloara jo­an­go dira oraingoan. Izan ere, bertako bide berdean barrena osatuko dute ibilbidea, Mutiloatik Ormaiztegira. «Baso ikusgarrien artean igarotzen da bide berdea, meatzeetarako trenbidearen ibilbide zaharretik. Paseo ederra da, erraz egin daitekeena; eta horren bitartez, ezagutu ahal izango dugu bertako meatze historia», azaldu dute.


7 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta hiru orduko iraupena aurreikusi dute. Ibilbideak ez dauka zailtasun berezirik, eta nahikoa izango dira mendiko material arrunta eta «betiko umore ona». Prezioa 6 eurokoa izango da helduentzat, eta 2 eurokoa gaztetxoentzat.

Bost hitzordu datorren astean, Mendizale Astearen eskutik
Hurrengo egunean, berriz, bete-be­tean murgilduko da Mendiriz Mendi, Mendizale Asteko egitarauean. Astelehenetik ostiralera, egunero jarri dute hitzordua, 19:30etan Biterin. Urmuga do­kumentala eskainiko dute aste­lehenean, eta bertan izango dira Mattin Zeberio eta Felipe Uriar­te, dokumentalari buruz ari­tzeko. Asteartean, Flora en las altas cumbres de los Pirineos proiekzioa eskainiko dute Olatz Fernandezek eta Maria Jesus Herrerosek. Iran skiekin izango du hizpide Ekain Alvarezek, asteazkenean; eta Costa Brava eta Rias Baixas piraguan Unai Goikoetxeak, ostegunean. Eta bukatzeko, Argazki Lehiaketaren sariak banatuko dituzte ostiralean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!