KOSA (Koronabirus osteko sexu askapena) hausnarketa zikloa jarri du martxan Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak; eta hainbat ekintza burutuko dituzte. Horietako bat, Hernanin burutuko dute bihar, Urumea Herrigunean, arratsaldeko 18:30etan. Talde hausnarketa egingo dute bertan: Zer egin erasoen aurrean? Landuko dute, zein izan daitekeen erantzun egokiena LGTB+ fobiaren edota gorroto diskurtsoen aurrean, besteak beste.