Bihar egingo du Kontseilu Sozialistak ikasturte hasierako batzar irekia

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 3a, 00:00

Biterin jarri dute hitzordua, kurtso hasierako batzarra egiteko.

Biteri kultur etxean jarri du hitzordua, 18:30etan, egungo egoeraz eta kurtsoko erronkez aritzeko.

Ostiral honetarako jarri du hitzordua, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak: ikasturte ha­­si­erako batzar irekia egingo du­te, arratsaldeko 18:30etan hasi­ta, Biteri kultur etxean.

Batzar horretan arituko dira egungo testuinguruan gertatzen ari denari buruz, Kontseilu Sozialistak orain arteko egin duen ibilbideaz, eta ikasturte honetarako dauzkaten erronkei buruz. Eta hori guztia lantzeko, gonbitea luzatu diete, interesa du­ten guztiei.

Etxebizitzaren problematikaz jardunaldiak, datorren astean

Bestalde, Kontseilu Sozialistak aurreratu du, jardunaldiak antolatu dituztela datorren asterako, etxebizitzaren problematika lantzeko, klase ikuspegitik. Azaroaren 12an eta 13an izango dira, ostiralean eta larunbate­an, Biterin. Laster emango dituzte xehetasun gehiago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!