Eskalatzera joateko, gaur arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

Pio Baroja kiroldegira joango dira eskalatzera. Argazkia: Donostiako Udala

Plan berezia prestatu du Hernaniko Gaztelekuak, datorren larunbaterako: Donostiara joango dira, Pio Baroja kiroldegira, eskalatzera. Horretarako, aldez aurretik eman behar da izena, Gaztelekuan bertan; eta gaur da azkeneko eguna. Izenemate orria betetzearekin batera, 5 euroko fiantza eman beharko da, eta behin larunbateko ekintza burututa, bueltatu egingo diete diru hori, parte hartu duten guztiei. Larunbatean, arropa eta oinetako erosoak eraman beharko dituzte, eta baita autobuserako dirua ere, bi bidai egiteko adina; edo Mugi txartela, nahikoa dirurekin. Atsegindegin jarri dute hitzordua, 15:20etan, BU11 autobusa (G1 zena) hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!