Erosketa txartelen zozketak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

Hernani Txartelarekin ordaindu beharko dira erosketak, zozketan sartzeko.

Berriak elkarteak antolatuta, erosketa txartelen zozketak egingo dituzte gaurtik azaroaren 14ra, Hernaniko hainbat dendatan. Zozketetan parte hartuko dute, denda horietan erosi eta Hernani Txartelarekin ordaintzen duten bezeroek; eta 5, 10, 20 eta 50 euroko erosketa txartelak banatuko dizkiete, denda horietan gastatzeko. Horiek erabiltzeko azkeneko eguna, azaroaren 30a izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!