Odol emateko hitzordua gaur, Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

Herritar bat Iturolan, odola ematen.

Arratsaldeko 16:30etatik 20:10etara bitartean izango da, eta hitzordua hartu behar da 943 00 78 84 telefonora deituta.

Hileroko hitzorduari eutsiz, odo­la emateko aukera izango dute gaurkoan hernaniarrek, hilabeteko lehenengo asteartean. Ohi bezala, arratsaldeko 16:30etatik 20:10etara bitartean jarri du­te horretarako hitzordua. Eta gaurkoa ere Iturolan izango da, Florida auzoan. Lehen, Goiz Eguzkin izaten zen, baina uztailean lekuz aldatu zuten estrakzioak egiteko tokia, eta azkeneko txandak ere elkarlan sorgunean izan dira.

Ia hiru orduz arituko dira Iturolan, estrakzioak egiten. Odola  emateko, hori bai, beharrezkoa da aldez aurretik zita eskatzea. Ho­rretarako, deitu goizean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.

Odol erreserbak haunditzeko beharra dagoela eta, txanda hartu eta odola ematera gerturatzeko deia luzatu diete Hernaniko Odol Emaileen El­kartetik, herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!