Euria ere beldurtu zuen, Gau Beltzeko kale bueltak

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

Mozorrotuta batu ziren hainbat gaztetxo, igande iluntzean, Hernaniko Musika Bandak girotutako kale bueltara.

Gau Beltzeko ospakizuna berreskuratu nahian, kale buelta antolatu zuten Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Musika Bandak, iganderako. Eta herritarrak bakarrik ez, euria ere beldurtu zuten. Izan ere, arratsalde osoan zehar bota bazituen zaparradak, kale buelta hasterako atertu zuen. Musika Bandaren doinuei segika aritu ziren gaztetxoak, beraien mozorroekin herritarrak beldurtzen, gauaren beltza iritsi zenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!