Ariane Arrieta Mallabian, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 2a, 00:00

Martinekin batera 30-25 irabazi dute Irazustabarrena eta Mendizabalen aurka.

Ariane Arrieta hernaniarrak, Nagore Martinekin bikote osatuz, 30-25 irabazi zuten Euskal Herriko Elite Txapelketa palan, Mallabian, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Maider Mendizabalen kontra.

Ordu eta erdiko partidu oso gogorra jokatu zuten, eta Arrieta oso seguru egon zen partidu osoan. Irazustabarrenak eta Mendizabalek ez zuten zirrikiturik aurkitzen eta arriskatu beharrean izan ziren. Arriskuak ez zuen saririk izan.

Emaitza onak, eskuz

Joan den asteko jardunaldi txarraren ondoren, C.D.Hernaniko pelotariek ondo erreakzionatu dute eta emaitza onak lortu dituzte asteburu honetan, 14 partidu irabaziz eta 9 galduz. Beste behin garaipena lortu dute Iturbe-Azpeitia kadeteek eta Apaolaza-Lasa seniorrek Bi bikoteek partidarik galdu gabe jarraitzen dute eta multzoko lidergoan jarraitzen dute.

Azpimarratzekoa da, halaber, errendimenduko 12 pilotariek izan duten jardunaldi ona. Guztira, bederatzi partidu irabazi dituzte.

Arsuaga alebinak eta Alberdi, Arretxe, Gaskon eta Oses infantilek partidurik galdu gabe jarraitzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!