Pio Barojara eskalatzera joango dira larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 1a, 00:00

Izena eman nahi duenak bihar arte du aukera Hernaniko Gaztelekuan eta ekintza arratsaldez egingo da. 

Datorren larunbatean, azaroaren 6an Pio Barojara eskalatzera joateko plana antolatu du gazteentzat Hernaniko Gaztelekuak. 


Plaza mugatuak egongo dira eta partehartzeko, ezinbestekoa da Gaztelekuko izenemate orria beteta edukitzea eta Gaztelekutik pasatzea, ekintzan izena eman eta 5 euroko fidantza ekartzera. Behin ekintza burutu ondoren, joan direnei diru hori itzuliko zaie. 


Ekintza burutzeko arropa eta oinetako erosoez gain, autobuseko bi bidai egin ahal izateko adina diru edo mugi txartela diruarekin beharrezkoak dira.
Azaroaren 6an, BU011 autobus geltokian (lehenoko G1 geltokian), ambulategi ondoan, 15:20etan geldituko dira. 


Izenemateko epea bihar arte dago irekia, Hernaniko Gaztelekuan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!