Igandean gazteen irteera, Goierrira

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 1a, 00:00

Mendiriz Mendik gaztetxoentzat mendi irteera antolatu du datorren iganderako. Azaroaren 7an, goizeko 09:00etan Biteri parean jarri da hitzordua eta Bide Berdea osatuko dute Mutiloatik Ormaiztegira, burdinari oso lotuta dagoena. Bide Berdea hasi aurretik, Mutiloatik Barnaola baserriraino doan Troi bidea zeharkatuko dute, zelai berdeen eta baserrien arteko asfaltozko pista batetik. 7 kilometroko ibilbidea da hiru ordutan egiten dena. Prezioa 2 euro da gaztetxoentzat eta 6 euro helduentzat.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!