BazkiZopak gaur antolatutako kontzertua Atsegindegira pasa dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 31a, 00:00

Karobietako kioskoan zen egitekoa, baina Atsegindegin ariko dira 17:00etatik aurrera Trio do Portu, Ainhoa Larrañaga eta Zarzaparrilla.

Aurten sortu dute hiru musikari hernaniarrek, BazkiZopa izeneko soinu eta kultura libre elkartea, kontzertuak antolatzeko asmotan. Hau kontutan izanik, gaur, musika jaialdia antolatu dute Atsegindegin. Arratsaldeko 17:00etatik hasita hainbat talde eta bakarlarik girotuko dute igandea, hala nola, Trio do Portu, Ainhoa Larrañaga eta Zarzaparrilla taldeak. Sarrera doakoa izango da, eta herritarrak gonbidatu nahi izan dituzte. Horrez gain, gogorarazi nahi izan dute, ez dela sarrerarik behar bertaratzeko.


Hasiera batean Karobietako kioskoan (Urbieta kalean) zegoen iragarrita emanaldia, baina euria dela eta, eta «pena haundiz», Atsegindegin egitea erabaki zuten azkenean BazkiZopako kideek.


BazkiZopa, 2021garren urtean sortu zen, musikari lagunak batuz, eta oraingoz hiru hernaniarrek osatutako elkartea da.  


Hasiera batean, kontzertu soilak  antolatzeko sortu zen BazkiZopa, baina taldekideek erabaki zuten, modu jasangarri batean oinarritutako elkartea izango zela: «kontzertu soilak antolatzeaz gain, modu jasangarri batean bizi nahi genuen hau egiteko prozesua eta honela topatu genuen modua»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!