Hernani txartela erabiltzeak saria dauka datozen bi asteetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 31a, 00:00

Merkatariek deskontuak banatuko dituzte.

Etzitik azaroaren 14ra arte 5, 10, 20 eta 50 euroko deskontu zuzenak banatuko dira eta azaroaren 30era arte gastatu daitezke.

Hernani Txartelaren sustapen berria martxan jarri du Berriak-ek, Hernaniko Merkatarien Elkarteak. Etzi, asteartetik azaroaren 14era arte 5 euro, 10 euro, 20 euro eta 50 euroko deskontu zuzenak banatuko dira Hernani Txartela erabiltzen duten bezeroen artean hurrengo erosketa batean gastatzeko parte hartzen duten dendetan. Baleak gastatzeko azken eguna azaroak 30 izango da.


Merkataritza jarduera bultzatzea eta Hernaniarren kontsumoa sustatzea dira kanpainaren helburua.


Beraz, azaroan, Hernaniko dendetan erosteak aurrezpena dakar.


Baldintzei buruz gehiago jakin nahi izanez gero www.hernanidendak.eus helbidean irakurri daitezke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!