Bertso Derbirako azken gonbidapenak, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 29a, 16:28

Bertso Derbia izango da igandean, Biterin, eguerdiko 12:00etan hasita. Gonbidapenak internetez zein Biterin eskuratzeko aukera egon da orain arte, baina internetekoak agortu dira dagoeneko. Hori horrela, azken sarrerak nahi dituztenek kultur etxeko leihatilara bertaratu beharko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!