Gau Beltzaren bueltan, Doberak eta Musika Bandak antolatuta, kale buelta izango da bihar, arratsaldeko 19:00etan hasita. Gainera, musikaz gain, sorpresaren bat ere izango dela aurreratu dute. Horregatik, adi egon beharko dute hernaniarrek, gaiarekin lotutako pertsonaia misteriotsuak herrian barrena ikusteko.