Eboluzio aukeraketa

Kronika - Erredakzioa 2021eko urriaren 30a

Eskutik. Idoia Telleria Maritxalar

Beti deitu didate atentzioa basoek. 

Badirudi ez dela deus gertatzen bertan, baina enbor eta adar luze horien artean eta belar mantu distiratsu horren zirrikituetan, akaso zerbait gertatzen da, zerbait sotila, mantsoa, ixila. Nork daki? 

Zentzumen guztiak adi jartzen baditut, Iturolako habitatera ailegatu nintzenean sumatu nuen gauza bera suma dezaket baso habitat horretan. Bertako espezieek ekosistema konplexua osatzen dute, Iturolako proiektuek bezalaxe. Eta nahiz eta guztien artean desberdinak izan; batzuk anitzak, bertzeak bakarkakoak, sortu berriak/helduak, artistikoak/zientifikoak… segidan konturatu nintzen denen arteko harremanak eta elkarreraginak lantzen direla. Sinbiosian bizi dira, ekonomia sozial eraldatzaileari erantzunez eta denentzako onura bilatuz, hori baita biziraun eta eboluzionatzeko duten modua. 
Eta nik, habitat eta ekosistema honen baitan, naturak berak eboluzionatzen duen modu berean eboluzionatzeko aukeraketa egin dut. Lehiakortasuna eta isolamendua alde batera utziz eta sareak osatuz, basoa estaltzen duen mantu goxo horren azpian, sustraiek sortzen dituzten sare sendoak bezalakoxeak sortuz.

Aiala Zubieta Bertiz
ISLADAK
www.isladak.eus

 

Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!