Txapeldun edo galtzaile, finaletan ikuskizuna eskaini eta bazkari baten bueltan ospatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 30a, 00:00

Eskuinetik lehenengoa Zabala, eta hirugarrena San Miguel. Gaur goizeko 11:00etan jokatuko dute finala.

Gaur goizeko 10:00etan emango zaie hasiera Tilos 7 Pasako finalei. Bigarren mailakoek jokatuko dute lehenengo finala, eta jarraian ariko dira lehenengo mailakoak. Ondoren, nesken finala jokatuko da, eta azkenik, herrikoikoek emango diete amaiera txapelketako finalei. 

Iritsi da Tilos 7 Pasa Txapelketako irabazleak nortzuk izango diren ezagutzeko garaia. Hori horrela, aste honetan zehar jokatutako semifinalak kontutan izanik, gaur, goizeko 10:00etan hasiko dira final haundiak. Bigarren mailakoak emango die hasiera Tilos 7 Pasako finalei. Eta horretan, Paulok eta Xubanek jokatuko dute, Murilloren eta Berrioren aurka.

Ondoren, lehenengo mailakoek hartuko dute lekukoa, 11:00ak  aldera. Albisuk eta Erburuk, indarrak neurtuko dituzte Zabalaren eta San Miguelen aurka. Jarraian, 12:00ak aldera, nesken norgehiagoka jokatuko da: Urienek eta Ansotegik, aurkari izango dituzte Mazizior eta Kerejeta.

Azkenik, 13:00ak aldera, txapelketa herrikoiko finala jokatuko dute, eta protagonista izango dira honako bikote hauek: Joanex eta Larburu; eta Polaina eta Arregi. Final guztiak amaitu ostean, sari banaketa egingo da eguerdiko 13:45ak aldera, frontoian bertan. Maila guztietan, irabazleek txapela eramango dute etxera. Horrez gain, irabazle eta finalistei, garaikurrak eta Oialumeko zortzi botilako sagardo kaxa oparituko dizkiete.

 

Bazkari baten bueltan emango zaio amaiera, Tilos 7 Pasa txapelketari

Finalak jokatuta, Tilos 7 Pasa txapelketako amaiera, gaurko bazkariak iragarriko du. Izan ere, parte hartzaile guztiak bilduko dira  Txalaparta elkartean bazkari eder baten bueltan, garaipenak, porrotak eta bizitakoak ospatzeko.

Antolatzaileek aditzera eman dute, euria eginez gero, gaurko partiduak datorren astera pasako direla.

 

TILOS 7 PASA TXAPELKETAKO FINALAK

GAUR

10:00 2.Mailako finala. Paulo eta Xuban; Murillo eta Berrio.

11:00 2.Mailako finala. Albisu eta Erburu; Zabala eta San Miguel.

12:00 Nesken finala. Urien eta Ansotegi; Mazizior eta Kerejeta.

13:00 Herrikoia finala. Joanex eta Larburu; Polaina eta Arregi.

13:45 Sari banaketa: Txapelak, garaikurrak eta sagardo kaxak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!