Kopa zozketa gaur, federazioan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 28a, 00:00

Errege Kopako aurrekoaren kanporaketaren zozketa egingo da gaur, 12:00etan, espainiar federazioan; eta Hernanik azaroaren 17an izango duen aurkaria ezagutuko du. Bere aurkariak izan daitezke Victoria, Nalón, Solares-Medio Cudeyo, Unami edo Aldeano. Partidu bakarrera jokatuko da, eta bere izena zozketan lehendabizi ateratzen denaren etxean jokatuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!