Tilos 7 Pasako finalerdiak jokatuko dira gaur eta bihar Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 27a, 00:00

Tilos 7 Pasa txapelketa azken txanpara iritsi da.

Lehenengo mailako bi finalerdiak gaur izango dira Tilosetan, 18:00etan
eta 19:00etan.

Tilos 7 Pasa pala txapelketako finalerdiak jokatuko dira Tilosetan gaur eta bihar. Guztira bost finalerdi daude iragarrita eta horietako bi lehenengo mailakoak izango dira gaur bertan, 18:00etan eta 19:00etan.

Mailarik altuenean, larunbatean aterako dira finalaren bila, 18:00etan, Tilosetako frontoiko kantxara, Larralde eta Zapiain alde batetik eta Zabala eta San Miguel bestetik. Bigarren finalerdia hortik ordubetera izango da eta protagonistak Loidi-Luixa eta Albiasu-Erburu dira.

Bihar, ostegunean, erreleboa hartuko dute bigarren mailako eta txapelketa herrikoiko bikoteek. Beste hiru finalerdi ere jokatuko dira: 11:15etan, bigarren mailan, Agirrek eta Manterolak, Murillo eta Berrioren aurka jokatuko dute; 18:00etan hasiko den finalerdi herrikoi bat izango da ondoren, Polaina eta Arregi, Lujanbio eta Zabalegiren aurka; eta azkenik, 19:00etan, bigarren mailako bigarren finalerdian ariko dira Paulo eta Xuban, Arkaitz eta Urtziren aurka.

 

Finalak larunbat goizean, 10:00etatik aurrera

Tilos 7 Pasako finalak larunbatean jokatuko dira eta 10:00etan hasiko dira. Goiztiarrenak bigarren mailako finalistak izango dira, ondoren 11:00etan lehenengo mailako bi bikotek hartuko dute erreleboa. Eguerdiko 12:00etan nesken finala jokatuko da eta hemen dagoeneko ezagutzen dira finalistak:
Mazizior eta Kerejeta batetik eta Urien eta Ansotegi bestetik. Txapelketari amaiera emango diote, 13:00etan, final herrikoiarekin. Hemen, Joanes eta Larburu finalean daude baina bihar ezagutuko dute bikote aurkaria.

Finalak amaitu ondoren, 13:45etan sari banaketa egingo dute eta gero denak Txalaparta elkartean izango dira bazkaritan. Euria eginez gero finalak astebete atzeratuko dira, azaroaren 6ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!