Jaime Altunak 'Gau Beltza'ri buruz hitzaldia eskainiko du gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Jaime Altuna antropologo eta irakasle hondarribiarra Gau Beltza festari buruz ariko da hizketan, gaur, 19:00etan, Biteri KulturEtxean. Dobera Euskara Elkarteak antolatu du. Josu Ozaitarekin egindako Itzalitako kalabazen berpiztea ikerketan, haurrek Gau Beltza nola ospatzen duten aztertu zuen Jaime Altunak: jaia Europatik AEBetara joan zela, eta berriro bueltan dela azaltzen zuten, kapitalismoak eraginda; Gau Beltza berreskuratzeko bidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!