Santo Tomas txapelketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Azken aste hauetan Goiz Eguzkik ateak berriro ireki ditu eta hainbat jarduera hasi ditu. Orain Santo Tomas txapelketa jokatzeko ordua da. Bertan binakako karta-jokoak (mus, tute, escoba eta puntto) eta kaleko banakako  jolasak (toka, igel-toka, bote eta dardoak) izango dira. Izen emateak gaurtik azaroaren 8ra arte egingo dira, bulego orduetan. Modalitate bakoitzean lehenengo bi sailkatuentzat sariak egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!