Garaipena Euskal Ligan, mutilen taldeak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Euskadiko Ligan, neskek 3- 1 galdu zuten Getxoren aurka, eta mutilek, berriz, 3-0 irabazi, Navarmutilak taldearen aurka.  

Pasa den asteburuan, Hernaniko 10 taldek izan zituzten norgehiagokak, etxean zein kanpoan, infantil eta kadete mutilen taldeak izan    ezik, horiek oraindik ez baitira jardunaldiekin hasi. 


Mota guztietako emaitzak egon dira asteburuan. Infantil nesken mailan, bigarren urtekoek garaipena izan zuten: 3-2. Lehen urtekoek, aldiz, porrota jaso zuten. 


Jubenil nesken partidua, azken unean atzeratzea erabaki zen, Zarauzko taldeak hala eskatuta.  Eta mutiletan, emaitza ona lortu zuten Bera Beraren aurka, 3-1 irabaziz. 


Euskadiko Ligan, neskek larunbatean jokatu zuten ligako bigarren partidua Getxon, eta ezin izan zuten garaipena lortu, 3-1 emaitzarekin, bizkaitarrak nagusitu ziren. 


Hernaniko mutilen taldeak, atsedena izan ostean, Euskal Ligako bigarren jardunaldian hasi zuten txapelketa, Navarmutilak taldearen aurka, eta Hernani atera zen garaile: 3-0. Iaz sailkapenean hirugarren postuan amaitu ondoren, entrenatzaileek azaldu dute aurtengo helburua «hobetzea» izango dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!