Denboraldiko lehen porrota izan du Hernanik Faduran, eta ondorioz ez du punturik lortu

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 26a, 00:00

Hernani, pasa den asteburuan Faduran, Getxoren aurkako partiduan. Argazkia: Hernani CRE.

Getxoren aurka neurtu zituen indarrak talde trikoloeak pasa den larunbatean Faduran, eta denboraldiko lehen porrota jaso zuten. Ouerenseren aurka izango da datorren partidua, baina asteburu honetan, atsedena izango dute herriko gazteek.

Denboraldiko bigarren partidua jokatu zuten Patrick Polidorik gidatzen dituen mutilek pasa den larunbatean. Arratsaldeko 17:30etan hasi zen partidua Faduran.

Hasiera, parekatuta zegoela bazirudien ere, Getxo gehiago izan zen Hernani baino. Hori horrela 30 eta 9 galdu zuen talde trikoloreak. Partidua hasi eta lehenengo 7 minutuetan, Getxo nagusi izaten hasi zen, 3 puntu lortuz. Hala ere, segidan, Anartz Eloseguiren zigor kolpearekin, 3 eta 3 gelditzea lortu zuen Hernanik, 12garren minutuan. Hainbat jokaldiren ostean, 28garren minutuan Beñat Arizetaren zigor kolpearekin, beste hiru puntu lortu zituen Hernanik; 3 eta 6 markagailuarekin, Getxo gailenduz. Momentu hartatik aurrera, Getxok indarrak hartu zituen, eta 31garren minutuan, entsegua eta jaurtiketarekin, 7 puntu lortuta, 10 eta 6 emaitzarekin Getxo Hernaniren aurretik jarri zen.

Bigarren zatia, 13 eta 9 markagailuarekin hasi zen baina, 57garren minutuan, Getxok 7 puntu lortu zituen entsegu eta jaurtiketarekin.

Larunbateko partidua 20 eta 9 amaitu zen, Hernanik porrota jasota. Aste honetan, atsedena izango du talde trikoloreak eta indarrak hartzeko aitzakia ederrera izango dute. Datorren partidua, azaroko lehenengo asteburuan izango da, Ourenseren aurka, hain justu.

Emakumezkoek ere, porrota bigarren partiduan

Larunbatean, Emakumeen euskal Ligako bigarren partidua jokatu zuten. Hernanik, La Unica RT errugbi taldearen aurka neurtu zituen indarrak Iruñean, arratsaldeko 15:30etan. Hernaniko neskek ezin izan zioten garaipenari eutsi eta, 33 eta 19 galdu zuten La Unica RT talde iruindarraren aurka.

Ostiralean, aurkezpen ofiziala

Ostiral honetan, Hernani Club Rugby Elkarteak, denboraldiko aurkezpen ekitaldi ofiziala eskainiko du. Arratsaldeko 20:30etan izango da, betiko moduan, Tilosetan. Taldea osatzen duten kideen aurkezpena egingo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!