Etzi dute hurrengo zita, Ttapa-Ttapa adinekoentzako egitasmoko kideek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 25a, 00:00

Joan den asteazkenean ekin zioten, berriz ere, Ttapa-Ttapa adinekoentzako egitasmoari. Herritarrek asteazkenero izango dute aukera zehaztutako ibilbideetan parte hartzeko. Orain arte bezala, Atsegindegi izango da abiapuntua eta helmuga; eta 10:30etan hasiko dituzte ibilbide guztiak. Plazak mugatuak dira eta, beraz, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik:
943 57 54 31 telefonora deituta (08:00-14:00); edo, bestela, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!