'Pietatea' antzezlana aurkeztuko dute Amaia Azkuek eta Amalia Elorzak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 25a, 00:00

Bi hernaniarren gidaritzapean, Madrilgo El Umbral de Primavera antzokian aurkeztuko dute lana.

Madrilen, El Umbral de Primavera antzokian, Lavapiés auzoan, aurkeztuko dute Amaia Azkue eta Amalia Elorza hernaniarrek beraien azken lana: Pietatea. Azaroaren 20an eta 27an izango da, 21:30etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko: 14euroan, entradium.com webgunean; 15euroan, leihatilan bertan; 12 euroan, taldeentzat, elumbraldeprimavera@gmail.com helbidera idatzita.

Paroxa konpainiak aurkeztutako obra da. Amaia da zuzendaria eta berak idatzi du testua. Eszenografia, berriz, Amaliaren gidaritzapekoa da.

Azaroan aurkeztuko duten antzerkiak Dorianne eta Aneren istorioa kontatzen du. Bi lagunek arratsalde ederrak igarotzen dituzte elkarrekin. Hala  ere, Doriannek Ane galdu du, heldutzen hasi da eta mindu egiten du denborak azkar joateko duen ohitura hori. Anerekin igarotako arratsalde horiek guztiak ezin ditu ahaztu. Heldu egitearena krisia ari da izaten Doriannerentzat, edozein edo edonoren gainetik jarriko baitu ume izateko nahiaren frenesia. Bat-bateko inozentziaren galeraz hitz egiten du antzezlan honek. Nola berpiztu bizitzeko gogoa, dagoeneko itzalita dauden gau ilunetan?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!