Pio Barojara irteera, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 24a, 00:00

Eskalatzeko aukera izango dute gazteek, datorren azaroaren 6an. Hain justu, Gaztelekuak irteera antolatu du eta Pio Baroja kiroldegia izango dute helmuga. Egun horretan, anbulatorio­aren ondoko BU-11 autobus geltokian (G1a zena) elkartuko dira, arratsaldeko 15:20etan.  Zabalik dago izena emateko epea, azaroaren 2ra arte. Apuntatu nahi dutenek, Gaztelekura bertaratu eta izenemate orria betetzea besterik ez dute. Beharrezkoa izango da 5 euroko fidantza uztea; baina, gero, itzuli egingo diete, ekintza bukatutakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!