'Tormesko Laxaro', larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 24a, 00:00

Hernanin ere izango da zeregina, urriko kultur agendako azken egunetan. Datorren larunbatean, hilaren 30ean, Tormesko Laxaro antzerkia izango da Biterin, 12:00etan. Piedras de Cartón konpainiaren obra da, eta, lehen aldiz, Tormesko itsumutila istorio klasikoa testu gabe kontatuko dute, maskaren bidez; izan ere, mutua da antzerkia, eta maskarak erabiliko dituzte antzezleek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!