Pedro Pablo Garcia hernaniarrak hitzaldia asteazkenean, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 24a, 00:00

Koldo Mitxelenan jarri du hitzordua, 19:30etan. Saioa gaztelaniaz izango da, eta hernaniarrak bere tesiaren gaineko hitzaldia eskainiko du.

Pedro Pablo Garcia hernaniarrak hitzaldia eskainiko du datorren asteazkenean, hilaren 27an, Koldo Mitxelenan. 19:30etan emango dio hasiera saioari, eta bere tesiaren gainean arituko da: Gipuzkoako biztanleen lankidetza eta erresistentzia, okupazio napoleonikoaren lehen erdian zehar (1808-1810).

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta Garciak agerian utziko ditu azkeneko bi mendeetan gaiari buruz sortutako mitoak, «interpretazio historiko-tradizionala ezeztatuz».

 

Hernani, erdigunean

Aurreratu duenez, Gipuzkoa «bere osotasunean» aztertuko du, baina, batez ere, Hernanin jarriko du fokua: «nire herrian, garai hartan gertatutako gauza dexente aipatuko ditut».

Hitzaldira bertaratzeko aukera ez dutenek, streaming bidez jarraitu ahal izango dute, Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren webgunean: kmk.gipuzkoakultura.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!