Eskolarteko Mendi Lehiaketako Finalistaren Eguna, bihar Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

Bihar igandean izango da Eskolarteko Mendi Lehiaketako Finalistaren Eguna. Aurtengoa, 33garren edizioa, Hernanin zehar izango da, Mendiriz Mendik antolatuta. Goi­zeko 09:00etan abiatuko dira partehartzaileak Atsegindegitik, eta mendi ibilaldia egin­go dute Osiñagan barrena. Gutxi gorabehera, txangoak bi orduko iraupena izango duela aurreikusi dute. Ondoren, sariak eta opariak banatu eta zozketatuko dituzte, lehiaketan parte hartu duten ikastetxeen artean. Finalistaren Eguna Gipuzkoako eskolamendizaletasunaren jaia izan ohi da, eta, bertan, Mendi Lehiaketako partehartzaile sailkatuei diplomak ematen zitzaizkien. Baina, pandemia medio, eskola-jarduerak bertan behera geratu zirenez, aurten ez dago finalistarik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!