53 urte bete ditu, Santa Barbara Alkoholiko Anonimo taldeak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

Sorreraren berri emateaz gain, Alkoholiko Anonimoen ateak irekita daudela jakinarazi du, Santa Barbara taldeak. 

Aurtengo urrian, Hernaniko Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara taldeak, 53 urte bete ditu, 1969an sortu baitzen. Hau kontuan izanik, Alkoholiko Anonimoen taldeak, sorreraren berri eman dio Kronikari, eta hainbat mezu helarazi nahi izan die, herritarrei.  

Aipatu dute, lehenengo terapiak etxe partikular batean egiten zituztela; «eta bertan parte hartzen zutenen kopurua txikia zen. Hala ere, pixkanaka, gero eta inkorporazio gehiago izan ziren. 1968an hain justu, Gudarien Plazan Santa Barbara taldea sortu zen. Ondoren, gaur egun Musika Eskola dagoen eraikineko  gela batera pasa zen eta DYA ere egon zen bertan. Azkenik Sandiusterriko egungo lokaletara joan ginen arte». 

Santa Barbara Alkoholiko Anonimoen taldeak, mezu bat helarazi nahi izan du; eta azpimarratu dute alkoholismoa ez dela bizio bat, gaixotasun bat dela ziurtatu dute; «senda ezina, progresiboa eta hilgarria dena, baina gelditu daitekeena. Horretarako, edateari utzi nahi izateko prestutasuna eta desira zintzoa izan behar dira». 

Horrez gain, diote, Alkoholiko Anonimoen elkarte edo taldea ez dagoela alderdi politiko, sekta edo erakunderen bati afiliatuta; «bakarrik mantentzen da, kideen ekarpenekin, gure tradizioek hala eskatzen baitigute».  

Santa Barbarak lortu nahi duena da bakarrik mantentzea eta beste alkoholiko batzuei laguntzea, «eta noski soiltasun egoerara iristea». 
Terapia-bilera itxiak egiten dituzte, astegunetan, hain zuzen  astelehen eta ostiraletan, arratsaldeko 19:30etan. 

Bilerak  Sandiusterri behean egiten dituzte (Zaharren Egoitzaren Eraikinean) eta honakoa da harretarako telefonoa: 943 33 11 03.
«Gure esperientzia pertsonalak partekatzen ditugu eta pertsonaren anonimotasuna erabat gordetzen dugu. Iritsi berriari transmititzen diogu alkoholikoa izateak dakarren bizitza nolakoa den, eta behin borroka hau irabazita, zoriontasuna eta bizitza konstruktiboa edukitzeko aukera badagoela». Aipatu dute, konbentzitu ala ez taldeak eskainitako, iradokizunen bidez «edatekorik gabe egotera gonbidatzen zaitugu, eta ondoren emaitza kontatu. Hori bai, norbera librea da hori egin edo ez erabakitzeko, gure taldeak ez du horretara tematuko». 

Beraz, Santa Barbara Alkoholiko Anonimoen taldeak dio ateak irekita izango dituela, bertaratu nahi duen ororentzat; «alkoholarekin arazoak dituen oro gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen dugu».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!