Gure eraikinen % 80 inguru duela 40 urte baino gehiago eraiki ziren, eta orain birgaitu egin behar dira. Seguru asko, zurea izango da horietako bat.
Eraikinen birgaitze energetikoak onura handiak eragiten ditu horietan; izan ere, dituzten patologiak konponduko ditu, irudi berritua emango du eta etxebizitzen barruan energia-eraginkortasunaren eta erosotasunaren baldintzak hobetzen lagunduko du. Gainera, iritsiko da unea gure eraikinen birgaitze energetikoa nahitaez egin beharrekoa izango dena.
Ildo horretan, gure eraikinen energia-eraginkortasuna eta baldintzak hobetzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak orain arte sustatu duen diru-laguntza planik handiena iritsi da, eta 2021etik 2024ra bitartean etxebizitzak birgaitzeko 33 milioi euro bideratuko dira.
Horrela, zuen komunitatean zuen eraikinaren birgaitze energetikoari ekin behar badiozue, baina ez badakizue nola aurre egin horrek dakarren inbertsioari eta egin beharreko urratsei, hauxe da unea. Birgaitzeko laguntza horiek funtsezko euskarria dira, eta aprobetxatu egin behar dira.
Gainera, Kursaal Taldeak diru-laguntzen eta laguntzen kudeaketan espezializatutako Administrazio Saila du. Jarri harremanetan beraien taldearekin, zure kasurako finantzaketa-plan egokiena aztertuko dute, eta zure komunitatean eskura ditzakezuen laguntza guztiei buruzko aholkularitza emango dizute.
