Hernaniko hamabi taldeetatik hamarrek jokatuko dute asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

Otsailean, Navarmutilak taldearen aurkako partidua kiroldegian.

Euskal Ligako mutilek bihar hasiko dute denboraldia, 12:00etan kiroldegian, Navarmutilak taldearen kontra.

Hernanik dituen hamabi taldeetatik hamarrek jokatuko dute asteburu honetan eta senior mutilen taldearentzat lehenengo partidua izango da. Bihar kiroldegian, 12:00etan, Navarmutilak talde nafarra hartuko du Euskal Ligaren barruan eta bertan aurten duen maila ikusiko da.

Boleibol denboraldia pasa den astean hasi zen Euskal Herri eta Gipuzkoa mailan eta denboraldi interesgarria dute aurretik. Hamar talde espero ziren osatzea 2021-22 denboraldirako baina azkenean 12 talde sortzea erabaki da, kontuan izanik bereziki nerabeen aldetik izan den eskaera eta hauek jokatu gabe ez uzteko helburuarekin.

Beti bezala neskak nagusi izango dira aurten, baina pixkanaka mutilak ere parte hartzen hasi dira boleibolean. 2021-22 urterako nesketan, bi talde infantil, lau talde kadete, jubenil eta senior neska talde bana izango dira, Beraz aurten jokatzen 8 talde izango dira eta guztira 100 neska daude taldean. Mutiletan beste aldetik, infantil, kadete, jubenil eta senior mailako talde bana izango dira, hau da 36 mutil guztira.

Talde guztiak prestatzeko entrenatzaile asko behar dira eta «zorionez» aurten ere lana egiteko prest egongo dira; Elsa Rebelo, Ixiar Rodriguez, Amaia Sesma, Paula Otero, Jon Zabalegi, Eligio Rodriguez, Aitor Lizarazu eta Eusebio Lizarazu.

Ikusirik boleibolaren gorakada, denboraldiko helburu nagusietako bat izango da, entrenatzaile eta epaile formakuntza. Gaur egun baliabide ekonomikorik gabe ezer gutxi egiteko alhalmena dagoenez diruaren arloa garrantzitzua izango da. «Azken 39 urte hauetan izandako oztopoak gaindituko ditugu eta ziur gaude ezfortzu haundiarekin bada ere, aurrera aterako garela» diote klubetik.

Oraindik mutilen taldeetan lekua badago, beraz Hernani Kirol Elkatetik mutilak animatzen dituzte boleibolera jokatzera. «2006 edo 2007an jaiotako neskaren bat ere onartzeko lekua badugu, baina gehiengo kopurua gertu dugu». Taldearekin harremanetan jartzeko 656 731 929 telefonora deitzeko aukera dago, Whatsapp bidez edo boleibolahernanike@gmail.com korreora idatzita.

 

Neskak Getxon, Euskal Liga

Aste honetako beste partidu aipagarria nesken bigarren jardunaldia izango da. Getxora egingo dute bidaia eta 16:00etatik aurrera bertako taldearen aurka jokatuko dute Euskal Ligan. Aurreko astean denboraldia ireki zuen partidua galdu zuten eta lehenengo garaipena lortzeko irrikitan daude.

Neska jubenilek Zarautzen ariko dira Lizardiren aurka bihar, 12:00etan, eta gaur leku berean kadete neskek Hernani 2 taldeak, Lizardi 1 izango du aurkari, hauek ere 12:00etan. Kadete nesken mailako beste hiru taldeek Aldapeta Maria ikastetxeko hiru taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak gaur, Donostian, eta jubenil mutilek, gaur 12:15etan, kiroldegian Bera Beraren bisita izango dute. Infantil nesken bi taldeek ere ordu eta leku berean Tolosako Herrikide Tolosa izango dute aurrez aurre.Aste honetan atsedena izango dute eta ez dute denboraldia hasiko infantil eta kadete mutilek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!