Igeriketa denboraldia hasiko da gaur Gipuzkoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

23 igerilari hernaniar ariko dira gaur,16:00etatik aurrera, Lasarten, Ordizian eta Irunen. 

Igeriketa denboraldia gaur hasiko da Gipuzkoan eta 22 hernaniarrek hartuko dute parte Lasarten, Ordizian eta Irunen. Gipuzkoako Neguko Ligaren lehenengo jardunaldia da eta Hernani Kirol Elkarteko hamasei igerilarik eman dute izena 16:00etan hasiko den Ordiziako jardunaldian. Hamazazpigarren igerilaria Enaitz Goñi izango da, aurten Tolosaldeako taldean.

Bestetik Irungo egoitzan hernaiar batek ere egingo du igeri. Kerman Urretak Konportako taldearekin parte hartuko du.

Lasarten ere 16:00etan hasiko da Alebin Ligako jardunaldia. Denera, bost igerilari arituko dira 100 metro bular eta 50 libreko proban. 

Ligaren jardunaldi bakoitzean proba ezberdinak iragartzen dira eta lehendabiziko eta erdiko entrenamendu saioak eta gero lehenengo konpetizioa izaten da. Ondoren etorriko dira txapelketa garrantzitsuagoak igerilarientzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!